NORTZUK GAra?

gu, bideratzaileak

Oihane
Kaixo! Nire izena Oihane da eta proiektu honen atzean dagoen pertsona sortzailea nauzue.
Argazkilari, irakasle, margolari, dinamika sortzaile, emakume, zoro eta prozesu arteterapeutikoen bideratzaile.
Bizitza osoa daramat neure burua konbentzitzen “marrazten ez dakidala”, ARTETERAPIArekin topatu nintzenerarte. Formatzea erabaki nuen eta geroztik ibilbide berria hasi dut bideratzaile moduan, arteak eskeintzen dituen adar gehienak jorratuz. Filologa naizenetik, hitzekin sortzea da gehien laguntzen nauena konektatzen, horregaitik, arte plastikoez aparte, idazkerak presentzia handia izango du gure tailerretan zehar.
Barruan naizen guztia, kanpoan jarrita. Zuekin elkarbanatzen eta zuentzat espazio seguru bat sortzen.
Pasa zaitez tailerren eskeintzetatik edota instagrama bisitatu ;)

Nerea
Kaixo! Nerea naiz. Muituko yoga irakaslea. Hainbat esperientzia pertsonalek ekarri naute hona.
Urteetan yoga eta biodantza klaseetara joan naiz eta kurtso eta erretiro ezberdinak probatu ditut. Gainera, orain nire parte den guzti honetan sakontzeko ikastaro eta formazio ezberdinak egin ditut ondoren mundu osoarekin partekatu ahal izateko.
Yoga, dantza, musika, sortzea, komunikatzea… nire pasioak dira eta hau guztia zurekin partekatzeko irrikaz nago.
Yoga klaseetan interesaturik bazauz, klikatu bildurrik gabe. Nire lanari buruz gehiago jakin nahi baduzu jarraitu nazazu instagramean.

Ellen
Kaixo! Ellen naz, Muituko beste kide bat.
Dantzarako ate bat ere irekitzen duen espazio bat, gorputzaren eta mugimenduaren bidez sortzeko tresna gisa erabiliko duguna.
Absurdutik eta abstraktutik hasi eta teknikoeneraino. Irudimena landuko inprobisatuz sormena lortzeko hori guztia beharrezkoa baita.
Gimnasia Erritmikoarekin, Euskal dantzekin... Biodantza aurkitu nuenerarte. Gorputzaren eta buruaren arteko lotura aztertzen eta ikertzen jarraitzen dut, dantza introspektiboaren bidez, adierazteko eta sortzkeo.