espazioa

MUITU, 3 HORMA ETA LEHIATEA

Gure espazioa, maitasunez margoztu eta diseinatutako txoko seguru eta atsegina da. Bilboko bihotzean topatuko duzuna.

Alde zaharreko kaleetan barrena, Plaza Berrirako bidean, Muituk Bilboko hormigoizko lehen eraikinean egin du habia.
Berrituta eta zainduta, eraikina Areatza inguruan geldiguneak dituzten garraio publiko askoren aldamenean dago. Plaza Berritik zein Bidebarrieta kaletik (hemen barrera arkitektonikoren bat dago) portalera iritsi zaitezke, eta igogailu batek 2.solairurarte eramango zaitu, besoak irekita itxarongo zaitugun txokora. 

Gure gela gozoa da udan eta berotsua neguan.
8 pertsonentzako lekua izango duzue. Talde txikiek duten garrantzian oinarritu izan gara, babestuak eta eroso sentiarazteko asmoarekin. 


METODOLOGIA ETA IKUSPUNTUA

· "Aritu".
Hau da, "eginean edo egitean" oinarritutako saio praktikoak izango dira, zeinetan "ez egitea, egitea da ere bai" ideiak pisu handia hartuko duen. Euskarazko "ARI + IZAN" aditzarekin jolastuko gara, gure ideia indibidual eta kolektiboak mugitzen diren bitartean.
Kontzeptu hori ez da ikusi edo izendatuko dugun zerbait, nabaritu eta biziko dugun aldaketa baizik. Aritzean aritzeak mugitzen dituen "gauzez" jakitun izateak ematen duen zirrara.

· Artearen adar ezberdinekin ARITUKO GARA, agian, gure arteko HARIAK sortuz.
Arte plastikoez gain, antzerkia, bertsogintza, poesia, dantza, Yoga, antzerkia, hitza, barrea, jolasa, josketa, musika, ... eta gure irudimenak esperimentatu nahi dituen hainbat arlo (h)arituko ditugu. Honen bidez, adierazteko formula edo bide propioak bizitzeko.


· Proposamenak.
Egunean arituko ditugun esperientziak proposamenetatik sortuko izango dira. Honek esan nahi du, dinamikak ez duela estruktura itxi bat baizik eta taldeak eta taldetik sortutako erritmoak markatuko duela proposamenaren noranzkoa (beti ere, bideratzailearen zaintzapean).

· Taldea.
Proposamenak ariketa indibidualera zuzenduta dauden arren (bakoitza bere modura aritzen bait da), kolektiboaren ideia beti presente izango da; bai proposamen batzuen bidez bultzatuta, baita nahigabe sortzen den talde-zentzazioaz hornituta.

· Bideratzailea eta Irakaslea
Arte, dantza eta idazketaren kasuan garrantzitsua da PROZESUEN BIDERATZAILE figura kontuan hartzea, irakaslearengandik urrunduz. Dinamika sortzailea taldea eusteko izango da, euren sormen jolasean laguntzeko eta partaide izateko. Ez du zer egin behar den esaten, baizik eta egunean esperimentatzeko arloak proposatzen.
Yoga klaseetan edo puntualki eman daitezkeen tailer monografikoetan, Irakaslea da klasea bideratuko duena, maitasun eta errespetu osoz, beti ere.

HIZKUNTZAK

YOGA ETA DANTZA: Nerearen ama hizkuntzak euskera eta gaztelania dira. Nereak euskarazko eta gaztelaniazko klaseak zabaldu ditu. 

SORMEN ARTISTIKO TAILERRAK: Oihaneren ama hizkuntzak euskera eta gaztelania dira. Ingelez filologia ikasi zuen, eta portugesa eta italiera ulertu ditzake (portugesez kantatzea asko maite du). Zeinu-hizkuntza ikasten hasteko ateetan dago.
Hots, hizkuntzen fanatikoa da. Horregaitik, hizkuntza adierazpen formula bezela ikustearen aldekoa da. Honek esan nahi du, norbaitek beste hikuntzaren baten aritu nahi balu adibidez kantu bat egiten, edo hitz bat margozten, hizkuntza guztiak ongi etorriak izango direla, sormenaren jolasaren ikuspuntutik. (Batzuetan, maitez-mindu ez dugulako nahi, eta agian namorar nahiago dugulako. No-está-lgia ezin dugulako morrinha edo herriminarekin alderatu. Herri bakoitzak mina bere erara bizi duelako, pertsonok moduan. :) )
Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz eskeintzen dira

MATERIALA

Esperimentazioaren barruan, material asko erabilera bakarrekoa bihurtu daiteke, eta horri ongi etorria eman behar diogu mugimendu batzuk azaleratzeko eta besarkatzeko.

Baina bestalde, MUITU proiektutik, proposamen gehiengo handia ikuspuntu ekologista batetik bultzatuko dugu, begiradan eta sormenean ere ikuspegi ezberdinak zaintzeko asmoz. Horregaitik, paper garrantzitsua jokatuko dute arropa zaharrek, gure gorputzek, birziklatzera botatzen ditugun paper eta plastikoek eta etxeko objektuek. Harrigarria izango da gauza horiekin zelan bidaiatu dezakegun jabetzea.

ALTZAIRUAK

MUITU egurrezko altzairuz apainduta dago. Baita bigarren bizitza eman diogun hainbat materialekin. 
Espazioa nahieran diseinatzeko aukera dago, elementu hauekin hornituta bait dago: 

 8 aulki tolesgarri, 2 mahai desmuntagarri, kuxinak eta Yoga esterilak. 


TAILER EDO KLASEREN BAT ZABALTZEKO LEKU BILA BAZABILTZA, IDATZIGUZU :)